Portalea, 30 urte
1996ko irailaren 28an inauguratu zen Portalea. Kulturgune honek 30 urte betetzen ditu. Baliabide ezinbestekoa bihurtu da herriko talde sozial, kultural eta kirol-arlokoentzat, Eibar eta eskualdeko herritarrentzat eta euskal artistentzat. Kultur zabalkunderako, herritarren partaidetzarako, prestakuntzarako eta aisialdirako guneak ditu.
Hogeita hamargarren urteurrenaren harira, erakusketa handi batek eta hitzaldi-ziklo batek osatutako programa bat aurkezten da. Hitzaldietan horrelako espazioek gure komunitatearentzat duten garrantziaz hausnartuko da, eta ate irekien egunak antolatuko dira, Portaleko eguneroko jarduna behatu ahal izateko.
EGITARAUA
Irailak 18 > Urriak 25
- 18:30 - 20:30 - Asteartetik igandera
- Portalea 1996 / 2026. 30. urteurrena
- Hogeita hamargarren urteurren honetan, Portaleak bere atzera begirako erakusketa egingo du. Gonbidapena egin zaie hogeita hamar urte hauetan Portalean bakarka erakusketak egin dituzten artistei. Hirurogei artistak baino gehiagok erantzun dute, eta beren obretako bat erakutsiko dute. Portaleak bere urteurrena ospatuko du, eta hilabete batez azken hogeita hamar urteetako euskal sorkuntza artistikoaren leiho bilakatuko da.
Irailak 24
- 19:00
- Espacios culturales y Objetivos de Desarrollo Sostenible - Alfons Martinell
- Alfons Martinell, Gironako Unibertsitateko irakasle titular erretiratua. Unesco Katedrako Kultura Politiken eta Lankide- tzaren ohorezko zuzendaria.
Irailak 28
- 19:00
- Situación internacional, convivencia pacífica, espacios culturales - Jesús Núñez Villaverde
- Nazioarteko Harremanetako irakaslea, bakearen eraikuntzan, nazioarteko segurtasunean eta indarkeriazko gatazken prebentzioan aditua.
Urriak 1
- 19:00
- Kultura guneak, kontsentsu guneak (Euskaraz) - Jon Sarasua
- Jon Sarasua bertsolari eta Mondragon Unibertsitateko irakaslearen eskutik.
Urriak 5
- 19:00
- Espacios culturales, espacios de igualdad - Amaia González Llama
- Amaia González Llamas soziologo, iker- tzaile eta aktibista feministaren eskutik.