Egin zaitez Coliseoaren Laguna!

%30eko beherapena Udalak antolatzen dituen edozein ikuskizun edo kontzertu sarreretan.

% 40eko deskontua Coliseoko zine-aretoen sarreretan.
Gainera larunbat eta igandeetan adingabeekin egiten den haur zinemako lehen saiora txartela daramaten pertsonek beren sarreraz gain beste bi sarrera erosteko eskubidea izango dute, eta horiei ere deskontua aplikatuko zaie.

Deskontuak bateraezinak dira. 5€ edo gutxiago balio duten sarreretan ez da beherapenik izango.

Txartelek urtebeteko iraunaldia dute, izendunak dira, pertsonalak eta besterenezinak. Titular bakoitzak sarrera bat eskura dezake ikuskizun bakoitzeko, eta txartela erakutsi behar du sarrerarekin batera barrura sartzean.

Tarifa arrunta 20€koa da, eta tarifa bereziak ere lor daitezke.

Txartelak 2024ko urtarrilaren 2tik aurrera eskatu ahal izango dira PEGORAN.

* 2023ko COLISEOAREN LAGUNA txartelaren jabe izan bazara, gogoratu urtarriletik aurrera programatzen diren ikuskizunetara sartu ahal izateko COLISEOAREN LAGUNA 2024ko txartela eskatuko zaizula.

PEGORAKO ORDUTEGIA

Astelehenetik asteazkenera 8:30 – 14:00 eta 15:00 – 19:00

Ostegun eta ostiraletan 8:30 – 14:30