Paperezko hegoak
Aurrematrikula
“Paperezko hegoak” izeneko irakurketa klubak tailer bilakatzen ditugu, eta saio bakoitzean irakurritakoa taldeko solasaldiaz lantzeaz gain, sorkuntza ariketa bat gehitzen diogu.
- Norentzat: LHko 3. mailatik DBHko 1. mailara. Interesa erakusten dutenen adinen arabera osatuko da taldea eta antzerakoa izan dadila saiatuko gara. Bi talde egitea baloratuko da izen-ematearen arabera.
- Non eta noiz: Portalean, Hilero (astearte batean), urritik maiatzera
- Ordutegia: 17:00 – 18:00 eta 18:00 – 19:00 (talde bi egiten badira).
- Dinamizatzailea: Peru Magdalena
- Hizkuntza: Euskara
- Jardueraren prezioa: Dohainik.