Ondarearen Europako Jardunaldiak
Gure ondarea sortzen duten eskuak. Armagintzaren lanbideak
Eibar, armagintzaren erdigunea, non krisiek eta legeek industria dibertsifikatzea eta gure lanbide tradizionalak pixkanaka murriztea ekarri zuten. Lanbide tradizionalak gure ondare immaterialaren parte dira, artisautza eta industria tekniken oinarria, eta gure historia kontatzeko funtsezko tresnak. Ofizioek bizirik diraute eta hala erakutsiko dute Armas Grulla enpresako armagileek museoko bankadan zuzenean lan eginez.