Hamelingo txistularia
BAM! Bergara Antzerki Musikala
BAM Bergara Antzerki Musikalaren eskutik, Grimm anaiek jasotako kondaira kontatzen du istorioak, 1284ko ekainaren 26an Hamelingo herrian izandako ezbeharra. Arratoi izurrite bat agertu zen, eta horri irtenbidea emateko asmoz, inguruko txirulari ezezagun batek ordainsari baten truke arratoi guztiak akabatuko zituela zin egin zuen. Herritarrek proposamena onartu eta txirulariak bere txirularen soinuaz arratoiak Hamelingo herritik atera zituen. Arratoiak akabatu eta herritik atera ostean, herritarrek ez zuten beraien hitza bete eta ez zioten agindutako ordainsaria eman txirulariari. Orduan, txirulariak herritarrek beraien hitza betetzen ez zutela ikusirik, mendeku gisa herriko haurrak bere txirularen soinuaz erakarri eta herritik eraman zituen. Azkenean, txirulariak, atsekabeturik eta herritarrengan eragindako minaz jabeturik, haurrak herrira itzultzea erabakiko du.
- Idioma Euskaraz