Skip to content Skip to footer
Hasiera Hasiera Bereziak Eibarko XI. Kontsumo Arduratsu eta Ekologikoaren Azoka

Eibarko XI. Kontsumo Arduratsu eta Ekologikoaren Azoka

Aurten berriro ere Eibarko IV. Kontsumo Arduratsu eta Ekologikoaren Azoka ospatuko da, Egoaizia GGKEak antolatuta, Biolur Gipuzkoako Nekazaritza Ekologikoaren Aldeko Elkartearekin, Eibarko Udalarekin eta Debemen Debabarreneko Landa Garapenerako Elkartearekin lankidetzan.

Azoka kontsumitzeko beste modu batzuk ezagutzeko topagunea izango da: kontzienteagoak, jasangarriagoak, gertukoagoak eta gure inguruarekin konprometituagoak. Goiz osoan zehar, tokiko merkataritzako, ekoizpen agroekologikoko, bidezko merkataritzako, ekonomia sozial eta solidarioko, artisautzako, moda jasangarriko eta eguneroko ohiturak eraldatzeko bestelako alternatibetako proposamenak ezagutzeko aukera izango dugu.

Gainera, goizean zehar, Eibar Eraldatuz txartela osatuta ekartzen dutenek 5 €-ko deskontu-bonua eskuratu ahal izango dute Eibar Eraldatuz sareko saltokietan erabiltzeko. *

*Izakinak agortu arte. Kanpainaren baldintzak hemen kontsulta daitezke: https://egoaizia.org/eibar-transformador/

Eibartar guztiak gonbidatu nahi ditugu azokara hurbiltzera, parte hartzera eta goizaz gozatzera. Alternatibak ezagutzeko, tokiko merkataritza babesteko eta, guztion artean, kontsumo arduratsuagoa eraikitzen jarraitzeko aukera izango da.

Errebal plazan ikusiko dugu elkar!

EGITARAUA

10:30
Azokaren hasiera
Tokiko artisautza, osagarriak eta moda jasangarria.
Baserrietako sasoiko produktuak eta bidezko merkataritzako produktuak.
• Birziklatzeko, berrerabiltzeko eta sortzeko tailerrak, adin guztientzat.
2026ko Kartel Lehiaketa Artistikoko lanen erakusketa.
Erabilera-lagapeneko kooperatiben, finantza-zerbitzu solidarioen eta kontsumo arduratsurako beste alternatiba batzuen inguruko informazioa eta esperientziak.
Etxebizitzen energia-eraginkortasuna neurtzeko kitari buruzko informazioa, Debegesaren eskutik.
Musika eta kultura emanaldiak.
Familian gozatzeko, ikasteko eta partekatzeko jarduerak.
14:30
Azokako produktuekin osatutako saskien zozketa eta azokaren amaiera
Eguna
Urr 24 2026
Ordua
10:30 - 14:30
Tokia
Errebal Plazia
Kategoriak