Anabel Alonso
SOLASALDIA – AURKEZLEA: IRENE HERNANDO
Antzerkia arte-adierazpen erresilientea da. Krisian beti, biziraun nahirik beti, arreta erakartzeko eta harritzeko asmoarekin beti. Arazoak arazo, bizirik dirau, eta hori ez da gutxi. Istorioak kontatzeko duen gaitasunak eta bere zuzeneko izaera bakan horrek une jakin batean eta espazio jakin batean gertatzen baita jarraitzen dute guregan lilura sortzen. Agian ñabardura horietan dago bere erresilientziaren sekretua, eta, horrekin batera antzerkiak berezkoa duen gaitasunean egoerak muturrera eramateko, non normaltasuna modu aldakorrean desegin eta berregiten den. Adimen artifizialak hain emana hala bizitza erraztera nola gu geu ordezkatzera eginahalak eta bi egin beharko ditu antzerki-ekintza erreplikatu eta kopiatzeko.
Antzerkian parte hartzen duten pertsonak erresilienteak dira. Ekintza horren partaideak ziurgabetasun erabatekoan bizi dira, ez dakitelako noiz jasoko duten proiekturen batean parte hartzeko deia; autoexijentzia maila itzela dutelako lan baten ñabardurak adierazteko orduan; eta ez dakitelako inoiz zein izango den publikoaren erantzuna. Erresilientzia-ariketa horretan, emakumeek protagonismoa hartzen dute; izan ere, gaztetan ospetsu izatetik ikusezintasunaren basamortu luze eta gehiegizkora igarotzen dira, gero, batzuetan, lanbide honetako dama handi bihurtzeko.
Jardunaldien edizio honen aurkezpenerako, Anabel Alonso aktorea izango dugu, zeinak literaturako pertsonaia erresiliente handienetako bat, Celestina, interpretatuko duen. Solasaldian haren ibilbide profesionala errepasatuko dugu.
© 2024 – Eibarko Udala Eskubide guztiak erreserbatuta