Harremanak

EGUNA

Ots 25 2025

ORDUA

19:00

SARRERAK

Gonbidapenarekin

TOKIA

Coliseo

KATEGORIA

Antzerki Jardunaldiak

JARDUERAK PARTEKATU

Toni Acosta eta Juan Carlos Rubio

SOLASALDIA – AURKEZLEA: IRENE HERNANDO

Eibarko Antzerki Jardunaldiei hasiera ematen dion urteroko solasaldirako, Toni Acosta aktorea eta Juan Carlos Rubio
zuzendari eta antzerkigilea izango ditugu. Biek hartu dute parte aurreko edizioetan, eta oraingoan Una madre de película
lanarekin datoz.

Proiektu berri honek aukera ematen digu dramaturgiaren, interpretazioaren eta zuzendaritzaren arteko harremanen gaia planteatzeko. Galderak sortzen dira. Interpretatuko duen pertsonarengan pentsatuta idazten da? Interpretearen izaera gai guztietarako egokia da? Zuzendaritza matxinatu egiten da testuak markatzen duenarekiko? Interpreteak aldatu egiten ditu zuzendariaren planak? Eta atzean, bikote honek Una madre de película komediaren ekoizpenean izan duen esperientzia; biek esan bezala, Jesús Cimarro ermuarrak emandako askatasuna eta konplizitatea izan baitute.

Kontu hauei buruz hitz egingo dute.