Itsasoaren berbak: Marilurrek amona salbatu zuenekoa, Ana Meabe
Zapatuko ipuina
Ana Meabe Lekeitiar jatorriko antzerkigilea da. Kazetaritzan lizentziatua eta Basauriko Antzerki Eskolan diplomatua. 2008an Marie de Jongh antzerki taldea sortu zuen Jokin Oregirekin batera. Harez geroztik ibilbide oparoa eta makina bat sari jasotakoa, besteak beste, Haur eta gazteei zuzendutako Antzerki Espainiako Sari Nazionala. Herrialde ezberdinetan erakutsi dute haien lana.
Itsas oskolak ozeanoetako berbak dakartza zipriztinka, azaleko eta abisal. MariLurren amonak, baina, ezin ditu entzun, gor-haizeak hitzok ezerez bihurtzen ditu, hosto bihurriek bezala ihes egiten diote. Zer dio itsasoak? Zer nahi digu esan? Nola jakin ez badugu amona sendatzen? Marilur sendabidea aurkitu nahian abiatu da laguntza eske. Egingo du bidea, ezagutuko du, ikasiko du, harrituko da, bustiko da, Itsasoa besarkatuko du, behin, aspaldi batean, amonak egin zuen era berean.
- Notas 5 urtetik aurrera