ZAINAK EMAN
Olatz Salvador – Disko berriaren aurkezpena
Olatz Salvadorrek (1990, Donostia) 10 urte baino gehiago daramatza musikaren munduan murgilduta, eta hainbat proiektutan hartu du parte: kolaborazioak egin ditu artista ezagunekin batera (Rosalía, Rozalén, Kiko Veneno, Ariel Rot, Iván Ferreiro…); soinu-bandak konposatu eta ekoitzi ditu; eta, gaur egun, bakarkako lanean ari da.
Oraingoan, Zainak eman diskoa aurkeztera dator, bere hirugarren albuma, orain arteko erronkarik handiena.