Skip to content Skip to footer

Semaforoa

UMEENTZAKO

Logela Multimedia

  • Antzezleak: Eneritz Garcia eta Unai Eleizalde.
  • Zuzendaria: Sonia Villamor

Enekok ez die kasurik egiten semaforoei. Berehala lortu nahi ditu gauzak eta, horregatik, semaforoak oztopo bat dira berarentzat. Amets izeneko ezezagun batek bizitza lasaiago hartzeko eta gehiago jolasteko proposamena egingo dio. Baina Enekok ez dio kasurik egingo eta, behin, semaforoa gorrian dagoela, bidea zeharkatu eta ziztuan igaroko den argi erraldoi batek, ia-ia bertan irentsiko du. Sustoarekin ametsezko mundu batean sartuko da eta semaforoko pertsonaiek bizia hartuko dute, abentura dibertigarri bat proposatzeko. Baina Enekok ez daki zer egin, lehen bezala jarraitu ala semaforoko izakitxoek proposatzen diotena egin.
“Semaforoa” antzezlan multimedia bat da, antzerkia, bideo-animazioa, interakzioa eta musika biltzen dituena.

  • Idioma Euskaraz
  • Notas 4 urtetik gorakoentzat

Eguna

Ots 07 2026

Ordua

Iraupena: 55 min
17:00

Sarrerak

5 €

+ Info

Sarrera erosi

Tokia

Coliseo

Kategoriak

Sarrera erosi