Escape room
Txalo Produkzioak
- Egilea: Joel Joan, Hector Claramunt
- Zuzendaritza: Begoña Bilbao Lejarzegi
- Antzezleak: Zuhaitz Gurrutxaga, Nerea Gorriti, Iñigo Aranburu, Oihana Maritorena
Txalo Produkzioak-ek escape room jolasa oinarri duen beldurrezko komedia bat dakar antzezlan honetan, Zuhaitz Gurrutxaga, Nerea Gorriti, Iñigo Aranburu eta Oihana Maritorena aktoreak protagonista dituena.
Haurtzarotik lagunak diren bi bikotek hitzordu bat jarri dute elkarrekin escape room bat egiteko. Escape rooma dagoen auzoan berriki zatikatutako gizon baten gorpua edukiontzi batean agertu da… Bildutako lau lagunek ondo pasatzeko jolas atsegin bat aurkitzea espero dute, euren adimena probatzeko eta barre egiteko hitzordu bat. Baina gelan sartu eta atea hermetikoki ixten den unean bertan, atzerako kontaketa hasiko da: inork espero ez dituen gauza bitxiak pasatzen hasiko dira. Gelatik irtetea ez da erraza izango, eta jolasa bene-benetako infernu.
- Idioma Euskaraz