Skip to content Skip to footer
Hasiera Hasiera Literatura Idazlearekin harixa emoten: Karmele Mitxelena Etxebeste

Idazlearekin harixa emoten: Karmele Mitxelena Etxebeste

Zoriona, edo antzeko zerbait

“Idazlearekin harixa emoten” irakurle taldearen saio honetan Karmele Mitxelena Etxebeste izango dugu Zoriona, edo antzeko zerbait liburuari buruz berba egiteko. Aukera izango dugu ikasturteko saio honetan liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko.

Mediterraneora etorri da emakume alargundu berria. Doluaren zamak atzean utzi nahi lituzke, itsaso bareago honetako ur urdinetan jostatu. Bizitzari berriz egin irribarre, bizitza berri bati esan ongi etorri. Protagonista bera da kontatzailea, eta idazkera dotore bezain biziz, pausatu bezain adierazkorrez doa kontatzen gogoaren zirrikituetan gordetzen dituenak, baita bere egunerokoan gertatzen zaizkionak ere. Bidaia fisiko eta psikologiko bat dakarkigu eleberri labur eta hunkigarri honek, betiko gai giltzarrietan pausalekuak eginez: maitasuna, heriotza, seme-alabak… mundu honetako gure igarotzeari zentzua ematen diotenak.

Eguna

Mar 10 2026

Ordua

19:00 - 20:00

Tokia

Liburutegia

Kategoriak

Informazio gehiago