Skip to content Skip to footer
Hasiera Hasiera Literatura Helduentzako Ipuin Saioa: Ongi Etorri!

Helduentzako Ipuin Saioa: Ongi Etorri!

Amaia Elizagoien Varela, Ameli

Gure herriko tabernak Ongi Etorri izena zuen. Bi ahizpen artean eramaten zuten bertako martxa. Mundua Ongi Etorrin hasi eta bukatzen zen aunitzentzat. Barraren bi aldeak ezagutu nituen nik. Bertatik, ez ziren bezeroak bakarrik igarotzen, istorioak ibiltzen ziren dantzan eta gu haiekin hazi ginen. Bertan ikasi genuen zer zen emakumeen arteko elkarlana, zaintza eta, ohartzerako, gure izaera feminista bertan eraikitzen hasi ginen. 

Viola eta teklatuarekin lagundutako kontakizun umoretxu honen bitartez, gurekin bidaia bat egitera gonbidatu nahi zaituztegu, txoko txiki bateko unibertsoa ezagutzera eta barrenak astintzera.

  • Idioma Euskaraz

Eguna

Api 28 2026

Ordua

18:30

Tokia

Liburutegia

Kategoriak