Gerrako ibilerak dantzan
Joseba Tapiarekin
Juan Antonio Urbeltzek irudikatu bezala, dantzan jarriko ditugu Joseba Tapiaren Agur Intxorta Maite disko gogoangarriko gerrako kantak. 36ko gerra hasi zela 90 urte beteko dira aurten, eta hori gogoratzeko memoria dantzan jarriko dugu; oroimen historikoa, euskal musika, kantagintza eta dantza uztartuko dituen ekitaldia antolatu dugu.
- Musikariak: Joseba Tapia, Arkaitz Miner, Quico Puges, Iraide Ansorena.
- Dantzariak: Kezka (Eibar), Haritz (Elgoibar), Gure-Kai (Deba), Gorosarri (Eskoriatza), eta Txindurri (Ermua) dantza-taldeak.