Skip to content Skip to footer
Hasiera Hasiera Literatura Euskal Herria eta Saharako ipuinak

Euskal Herria eta Saharako ipuinak

Zapatuko ipuina

Gizartekintzako Immigrazioa eta Kultura Aniztasuna sailak eta Juan San Martin Liburutegiak elkarlanean antolatutako saioa, euskaraz eta hassanieraz

Narratzaileak
Souad Salah Ghala, 25 urte lehenago iritsi zen Espainiara, “Uda Pakean” programaren bidez, Saharatik. Cordoban bizi eta gero, Arrasatera etorri zen eta 4 haurren ama da. Herrian eta herritik kanpora, bere herriaren eta etorkin izatearen ibilbideari buruzko hitzaldiak ematen ditu. Haurrentzat ipuinak kontatu izan ditu, eta horrek proiektu honetan parte hartzera animatu zuen.

Nerea Atxa Zugasti, Arrasatekoa da eta Arrasate Herri Eskolako irakaslea. Irakaskuntza ikasi eta ondoren arte eszenikoen eskolan aktore ikasketak burutu zituen. Aktorea ez ezik, sortzailea da eta sormen proiektuetan murgildurik ibiltzen da. 2 haurren ama da

Ipuinak

Meloia eta angurria ( saharari buruzko ipuina) eta Makilakixki ( euskal ipuin tradizionala) kontatuko dituzte. 2 ipuinak euskara eta hassanieraz kontatuko dira. Batzutan ipuin berean biak nahastuz. Saioaren helburua hauxe da: Komunitatean lan egitea eta kultura-aniztasuna sustatzea; Euskararen sustapena eta Saharako eta euskal kultura gerturatzea; Ipuinak euskaraz eta hassanieraz kontatzea; Hizkuntza eta kultura desberdinen balioa azpimarratzea, komunitatean ulermena eta inklusioa bultzatuz.

  • Inscripción Plaza mugatuak. Izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko kopurutik gorakoa bada, partaideen aukeraketa zozketa bidez egingo da
  • Notas 3 urtetik gorako umeei zuzendutako saioa.

EGITARAUA

Azaroak 16 - 24

Izen-ematea

Azaroak 28

12:00 - 13:00
Zapatuko ipuina