Errobera artean
Bizikleta eta mugimendua inspirazio iturri izan dira garai guztietako artistentzat, pintura, eskultura, instalazio… ugari sortuz. Obra handiak egin dira, hala nola Henri Toulouse Lautrecen “La cadena Simpson” (1896), Natalia Goncharovaren “El ciclista” (1913), Fernand Legerren “Ocio sobre Fondo Rojo”, Marcel Duchampen “Rueda de bicicleta” edota Picassoren “Cabeza de toro”. Errobera artean erakusketak bizikletek eta, batzuetan, Eibarko industriak arte sorkuntza garaikidean izan duen eragina erakusten du.
EGITARAUA
Azaroak 13
- 19:00
- Hitzaldia Portalean
- Erakusketa honekin bat eginez, Iñaki Uriartek “Bizikleta, makina mugikorra, azkarra eta ederra” hitzaldia emango du; ibilaldi bisuala izango da non bizikletaren historia eta haren ondare kulturala landuko diren, hainbat puntu garatuz.