Argizaiola – Argazkilaritza maiatzean
1973an, Altsasuko Alaska hotelean, Euskadiko hainbat argazki-talderen arduradunen artean Federazio hipotetiko bati buruz izandako elkarrizketetan sortu zen ideia eta LEHEN ARGIZAIOLA SARIA antolatu zen.
Argazki-lehiaketa honen ezaugarri nagusia zen aldez aurretik jarraian dituzuen lehiaketetan sailkatutako argazkiekin egiten zela, eta, ondoren, gure geografiako hainbat herritan erakusten zela:
•SAN PRUDENTZIO argazki-lehiaketa, Arabako Foru Aldundiko Kultura Kontseilua.
•MARQUES DE ROCAVERDE MEMORIALA, Gipuzkoako Argazkilari Elkartea.
•NICOLAS ARDANAZ MEMORIALA, Nafarroako Argazki eta Zinema Elkartea.
•BIZKAIKO HAMABOSTALDIA, Vizkaia Club Cine Foto.
Argazkigintza elkartzeko aukerakoak ziren une haiek fruitua eman zuten 1978an; EUSKAL HERRIKO ARGAZKILARITZA ELKARTEEN FEDERAZIOA sortu zen aurrena eta atzetik etorri zen ESPAINIAKO ARGAZKIGINTZA KONFEDERAZIOA, Euskal Herritik bultzatuta.
ARGIZAIOLA saria euskal lehiaketen erakusle nagusia izan zen urte askoan, baina haren gain behera etorri zenean, batez ere oinarri zuen kontzeptua, etenaldi txiki batean erori zen, 1995ean indar berrituarekin itzultzeko.
2025ean XLV. ARGIZAIOLA sariak banatu dira.
Aurtengo edizioan FAFPV/EHATEko kide diren Euskal Herriko 14 argazki-elkartek antolatutako beste horrenbeste lehiaketek hartu dute parte.
Edizio honetan 31 egilek hartu dute parte 183 argazkirekin.
Epaimahaiaren arabera honako hauek izan dira irabazleak:
– Igor Altuna (Argizaiola Saria)
– Javier Alonso (Accesit)
– Javier Ortiz ( Accesit)