Skip to content Skip to footer

Egin zaitez Coliseoaren Laguna!

Eibarko Udalak beste urtebetez COLISEOAREN LAGUNA txartela eskaintzen du.

Udalak antolatzen dituen edozein ikuskizun edo kontzertu eta Coliseo antzokiko zine komertzialaren sarreretan %30eko beherapena lortu daiteke.

Deskontuak bateraezinak dira. 5 € edo gutxiago balio duten sarreretan ez da beherapenik izango.

Txartelek urtebeteko iraunaldia dute, izendunak dira, pertsonalak eta besterenezinak. Titular
bakoitzak sarrera bat eskura dezake ikuskizun bakoitzeko, eta txartela erakutsi behar du sarrerarekin batera barrura sartzean.

Tarifa arrunta 20 €koa da, eta tarifa bereziak ere lor daitezke.

Txartelak 2026eko urtarrilaren 2tik aurrera eskatu ahal izango dira PEGORAN.

* 2025ko COLISEOAREN LAGUNA txartelaren jabe izan bazara, gogoratu urtarriletik aurrera programatzen diren ikuskizunetara sartu ahal izateko COLISEOAREN LAGUNA 2026eko txartela eskatuko zaizula.

PEGORAKO ORDUTEGIA

Astelehenetik asteazkenera 8:30 – 14:00 eta 15:00 – 19:00

Ostegun eta ostiraletan 8:30 – 14:30