Berrogeita hamargarren hitzordu ofiziala betetzeko bi urte falta direnean, Antzerki Jardunaldiek XLVIII. edizioa aurkezten dute, beti bezala, Eibarko jaialdiaren berezko ezaugarriekin. Programazio eklektiko bat, arte eszenikoen hainbat genero biltzen dituena, Euskal Herriko, Madrilgo eta beste autonomia erkidegoetako konpainietako obrekin. Programazio bat, non garrantzia eman zaien exekuzioaren kalitateari eta istorioei. Bai, antzerki-lanetako bakoitzak kontatzen duen horri; izan ere, antzezlanak, sinpleak edo konplexuak izanik ere, halako moldez aurkezten dira ezen interesa, galderak, emozioak, malkoak eta irribarreak sortzen dituzten publikoarengan.
Aurreko urteetan bezala, ehun antzezlanetik gora ikusi dira. Neguko gertakari garrantzitsuenetako bat bihurtu den ekimen honetako emanaldien espazioak Hezkuntza Esparruko -gure Uni kuttuna- eta Coliseoko antzokiak izango dira. Antolaketaz Udala arduratuko da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.
Hainbat pertsonaia agertuko dira taula gainean. Pertsonaia arruntak, zeintzuei beren egunerokotasuna aldatzen zaien, esaterako, Toni Akostak interpretatzen duen Eva María, habia hutsaren sindromea sentitzean; edo Ramón Aguirrek interpretatzen duen Alex Priesten pertsonaia, zeina hirurogeita hamabi urterekin maitemintzen den; Las que gritan antzezlanaren ama, alabak bildu nahian; edo etorkizunik gabeko langileak Los lunes al sol lanean. Oso pertsonaia errealak, hala nola Ibrahima Balde eta Ahmed Younoussi, gorriak bizi izandakoak, zeintzuek Europara iristeko pasatu beharreko odisea kontatuko diguten. Shakespeareren pertsonaiak edo Urrezko Mendekoak, Zazurca eta Escalera de Tijera konpainien eskutik. Beren buruaren kontra borrokatzen diren pertsonaiak, hala nola Zuhaitz Gurrutxagarena Futbolistoc lanean edo Angel Martínena Nuevo Material-ean. Beren misiotzat duten horretan porrot egiten duten pertsonaiak, Butacazero konpainiako Iribarne, kasu. Edo María Goiricelayaren lumatik sortzen diren pertsonaiak.
Dantzak ere bere lekua izango du, eta hunkitu egingo gaitu Dantzaz konpainiaren Hona ikuskizunarekin eta Altrasteren proposamenarekin. Hainbat clown ere igoko dira eszenatokira.
Besterik gabe, hona hemen jarraibide batzuk: irakur ezazue esku artean duzuen programa; sar zaitezte trametan; errepara iezaiozue Naiara Sarasketa eibartarrak diseinatutako kartelari eta etor zaitezte Eibarko antzokietara, non, beti bezala, honako hau esango dizuegun: Eskerrik asko etortzeagatik!
© 2024 – Eibarko Udala Eskubide guztiak erreserbatuta