Al Dual
Rock ‘N’ Roll
Rock & roll klasikoaren maisutzat hartzen den musikari honek zintzo erreproduzitzen ditu 50 eta 60ko hamarkadetan egiten zen musika amerikarraren soinuak, eta bertute horrek nazioarteko rockabilly eszenako izen ospetsuenetako bat bihurtu du. Gitarrista oldakor eta talentudun honek, abeslari aparta izateaz gain, bikain uztartzen du rock and rolla country edo bluesa bezalako beste genero batzuekin.