Skip to content Skip to footer
Hasiera Hasiera Literatura Monogamoak, Iñigo Astiz

Monogamoak, Iñigo Astiz

Idazlearekin Harixa Emoten

1985 Iruñea (Nafarroa, Euskal Herria)
Kazetaria, Berria egunkarian. Baita hondakinak ere poema-bilduma (2012) eta Kixotenean kronika-liburua (2016) kaleratu ditu, baita Sylvia Plath-en poema-antologia bat euskaratu ere. Haur eta gazteentzako literatura ere jorratzen du.

Opari osagabe baten oroitzapena, hildakoen ilarak eta hiltzaileenak, Lizasoko komuna eta haren itzalean hartutako bainua, biribilguneen utopikoak, gazte bat pintadak garbitzen, andre bat katu baten marruen eta amaren azken egunen artean, sasoiz kanpoko norbaiten itzulera, infinitura multiplikatutako tximinoak, balizko pailazo bat, txanpon-makinen zarata eta hondoko konplizitatea, une batez den-dena geratu uste izan zuen isiltasun bat.

Giroz, garaiz eta tonuz, eremu zabal bat bildu du Iñigo Astizek bere lehen narrazio bilduman. Aro bakoitzean jendeak elkarri eusteko botatzen dituen sokez ari da, komunikazioaz eta haren faltaz, eraikuntza historiko, politiko, kulturalen alde makurraz zein absurdoaz. Argitasunez eta ironiaz, soiltasunez eta saturazioz, bizidun ororen orekari urratsak datoz kontakizunotan.

Eguna
Urr 13 2026
Ordua
19:00 - 20:00
Tokia
Liburutegia
Kategoriak
Informazio gehiago