Skip to content Skip to footer
Hasiera Hasiera Lehiaketak Egoaizia: 2026ko kartel-lehiaketa

Egoaizia: 2026ko kartel-lehiaketa

“Eraldatzen duten haziak: bizitza sostengatzen duten emakumeak eta eskubideak”

EGOAIZIA GGKEak, Eibarko Udalarekin, Biolurrekin eta Debemenekin lankidetzan, Eibarko IV. Kontsumo Arduratsu eta Ekologikoaren Azokari lotutako kartel-lehiaketaren edizio berri bat antolatu du, herritarrak bizi-eredu bidezkoago, jasangarriago eta solidarioagoen inguruan sentsibilizatzeko helburuarekin.

Aurtengo gaiak, “Eraldatzen duten haziak: bizitza sostengatzen duten emakumeak eta eskubideak”, arte grafikoaren bidez hausnartzera gonbidatzen gaitu emakumeek —bereziki landa-eremuko emakumeek, emakume indigenek eta bizitzaren nahiz lurraldearen defendatzaileek— duten paperaren inguruan, alternatiba ekonomiko jasangarriak eta justizia sozialean, berdintasunean, elkartasunean eta planetaren zaintzan oinarritutako bizi-ereduak eraikitzeko bidean.

Lehiaketan bi kategoriatan parte hartu ahal izango da:

  • Gazteen kategoria: 11 eta 15 urte bitartekoak.
  • Helduen kategoria: 16 urtetik gorakoak.

Lanak teknika askatasun osoz egin ahal izango dira: ilustrazioa, argazkigintza, collagea, pintura, teknika mistoa edo bestelako adierazpen artistikoak. Bereziki baloratuko dira sormena, kalitate artistikoa, proposatutako gaiarekin duen lotura eta mezu eraldatzaile bat transmititzeko gaitasuna.

Parte-hartzaileek kartela formatu digitalean bidali beharko dute helbide elektroniko honetara: lehiaketaegoaizia@gmail.com

Lanak aurkezteko epea 2026ko irailaren 8tik urriaren 5era izango da.

Lehiaketak bi sari izango ditu:

  • Gazteen kategoria: 60 eurotan baloratutako saria.
  • Helduen kategoria: 150 eurotan baloratutako saria.

Lan irabazleak urrian egingo den Eibarko IV. Kontsumo Arduratsu eta Ekologikoaren Azokaren irudi gisa erabili ahal izango dira, baita bi erakundeek bultzatutako sentsibilizazio-ekintzetan ere, betiere irabazi-asmorik gabe eta parte-hartzaileen egiletza aitortuta.

Lehiaketaren oinarri osoak laster argitaratuko dira EGOAIZIAren webgunean eta sare sozialetan.

Eguna
Ira 08 2026 - Urr 05 2026
Kategoriak