Skip to content Skip to footer

Aztura

• Antzezleak: Marina Eskisabel, Borja Bordonabe.
• Abeslaria, musikaria: Irati Bilbao.
• Zuzendaritza koreografikoa: Borja Bordonabe.
• Koreografia: Borja Bordonabe, Marina Eskisabel, NODE.

2026an 10 urte beteko dituen NODE konpainiak Aztura lana estreinatuko du. Aztura konpainiaren bi pieza enblematiko batzearen emaitza da: Batu eta Basandere. Baina askoz haratago doa. Lan horien jarraipena egin, eta ikuskizun berri bat sortu da. Hiru antzezle eszenan: bi dantzari eta abeslari liriko bat. Euskal folklorean barrena egindako bidaia da, begirada garaikide batetik.Tradizioen eta mitologiaren berrikuspena, genero-ikuspegiaz, justizia klimatikoaz eta lurralde-identitateaz hitz egiten den gunea.

Eguna
Uzt 10 2026
Ordua
22:00
Tokia
Bizikleta Plaza
Kategoriak