Gune Morea

Sexualitate eta harreman osasuntsuak bultzatzen dituen zerbitzua da. Jai ingurunetan, informazioa, aholkularitza eta eraso matxisten aurkako babes gunea eskaintzen duen gune mugikorra.

Zer eskaintzen du zerbitzuak?

  • Sexualitateari buruzko informazioa.
  • Kondoiak.
  • Sexu indarkeriari buruzko informazioa.
  • Sexu erasoen aurrean, babesgune bat non laguntza emozionala, informazioa, aholkua eta biderapena, besteak beste, eskaintzen diren.

Egunak, ordutegia eta kokapena

  • Ekainak 21, gaueko 12etatik 03:00etara, Untzaga Plaza.
  • Ekainak 22, gaueko 12etatik 03:00etara, Untzaga Plaza.
  • Ekainak 23, gaueko 12etatik 03:00etara, Untzaga Plaza.
  • Ekainak 24, gaueko 12etatik 03:00etara, Untzaga Plaza.

Jai eta aisialdiko guneetan eraso matxisten aurrean jarduteko protokoloa

Protokolo hau Eibarko Udalaren Berdintasun Zerbitzuak egin du, festetan eta gaueko aisialdian inplikatutako beste udal arlo batzuekin, mugimendu feministarekin, udalerriko, auzoetako zein herriko jaien bidez antolatutako mugimenduekin eta Eibarko ostalaritza sektoreko eta gaueko aisialdiko pertsonekin lankidetzan.

Festetan eta aisialdiko guneetan eraso matxistak prebenitzeko eta jai eta aisialdi guneetan ezagutzen diren eraso matxisten kasuen aurrean jarduketak hobetzeko eta taldean erantzun hobea emateko egin da protokolo hau.

Ondorengo helburu zehatzak ditu Jai eta aisialdiko guneetan eraso matxisten aurrean jarduteko protokolo honek:

  • Aisialdiko eta jai giroko indarkeria matxistari modu integralean erantzutea herritarrak, gizarte eragileak eta erakundeak lotuz.
  • Jarduteko jarraibide komun batzuk izatea, eta erantzun egokia ematea, birbiktimizazioa saihesteko.
  • Jaiak eta gaueko aisialdia eraikitzen laguntzea, indarkeria matxista jasaten duten pertsonen askatasunekiko errespetuan oinarrituta.

Protokolo honetan, pertsona guztiei emango zaie arreta, baldin eta pertsona horien osotasun pertsonalari eta askatasunari kalte egin badiete bere identitateagatik, generoagatik eta/edo sexu orientazioagatik. Gainera, haien hurbilekoek ere arreta jasotzeko aukera izango dute behar izanez gero.

Herriko eta Udaleko jai eta aisialdi guneetan eraso matxista, jazarpen edo eraso sexista edo sexu eraso bat gertatzen denean aktibatuko da protokolo hau.

Herritar guztien eskura Jai Giroan eraso matxistei aurre egiteko gida jarri da, herriko aisialdi eta jai gune desberdinetan jarriko diren pegatinen QRaren bitartez ikusi ahal izango dena.