Skip to content Skip to footer
Inicio Hasiera Literatura Idazlearekin harixa emoten: Katixa Agirre

Idazlearekin harixa emoten: Katixa Agirre

Berriz zentauro

“Idazlearekin harixa emoten” irakurle taldearen saio honetan Katixa Agirre izango dugu Berriz zentauro liburua aztertzeko. Aukera izango dugu ikasturteko saio honetan liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko.

XXI. mendearen erditsuan gaude. Guk ezagutzen dugun mundua aldatu egin da, baina ez asko. Edo bai. Paula Pagaldaik proiektu pedagogikoak sortzen ditu, errealitate birtualaren laguntzaz. Halako baterako inspirazio eta datu bila etorri da Parisera, gaur egun turismoa ia desagerturik dagoen arren. Lehenengo feministatzat hartu ohi den Mary Wollstonecraft idazlearen bizitza eta Frantziako Iraultza ikertzea du helburu.

Antizipazio-eleberri bati dagokion moduan, hamaika iradokizun kitzikagarri topatuko du irakurleak gizartearen eta teknologiaren martxari buruz, baina, horrez gain, protagonistaren ibilerek zer pentsatua emango digute beste hainbat gairen gainean: generoen arteko muga zurrunak eta horiek gainditzeko posibilitateak, iraganarekin daukagun harremana, bikote batek irauteko dituen zailtasunak, errebeldiaren eta erosotasunaren arteko oreka zailak?

  • Idioma Euskaraz

Fecha

Abr 21 2026

Horario

19:00 - 20:00

Lugar

Liburutegia

Categorías

Informazio gehiago