Skip to content Skip to footer
Inicio Hasiera Literatura Idazlearekin harixa emoten: Horma

Idazlearekin harixa emoten: Horma

  • Idazlea: Marlen Haushofer
  • Itzultzailea: Naroa Zubillaga

“Idazlearekin harixa emoten” irakurle taldearen saio honetan Naroa Zubillaga izango dugu Horma liburuaren itzultzailea. Aukera izango dugu ikasturteko saio honetan liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko.

Emakume batek lagun batzuen Alpeetako ehiza-txabolara joateko gonbidapena onartu du. Lagunak ondoko herrira joan dira, eta bakarrik utzi dute etxean. Denbora nahikoa igaro da, baina ez dira itzuli. Protagonista, larriturik, haien bila abiatu da herrirantz. Errealitate tragikoa aurrez aurre izango du: horma ikusezin batek gatibu dauka. Mundutik isolatuta, animaliez inguraturik, emakumea bizirauteko prestatuko da; hausnarketak egin beharko ditu naturarekiko harremanaz eta bere buruaz, maitasunaz eta bizitzaren zentzuaz.

1963an argitaratu zen lehen aldiz Horma; idazle austriarraren lanik garrantzitsuena da, kultuzko obra bilakatu dena. Istorio itogarriaren erdian, harrigarriki, idazkera sosegatu eta lasaia darabil, feminismoaren eta ekologiaren inguruko ikuspegi interesgarriei bide emanez.

  • Idioma Euskaraz

Fecha

May 12 2026

Horario

19:00 - 20:00

Lugar

Liburutegia

Categorías

Informazio gehiago