Itsaspeko bihotzak areto literarioa
Aretoaren sortzailea: Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkartea
Berdintasun zerbitzua eta Udal Liburutegia elkarlanean
Genero berdintasuna gaia lantzen da euskarazko haur literaturaren bitartez areto literario honetan. Hezkidetza ardatz duen ibilbide artistiko-pedagogiko bat diseinatu du Galtzagorri elkarteak horretarako.
Erakusketaren helburu zehatzak honako hauek dira:
• Literatura hezkidetzailea ezagutaraztea ume zein helduei
• Artea eta estetika kontzeptuetan hezi, begirada artistikoa landuz
• Praktika pedagogiko hezkidetzailea aurrera eramatea
• Imaginario kolektiboan sexu-genero estereotipoak gainditzen dituzten aukerak eramatea
Norentzat:
L.H.ko 4. mailako haurrek bisita gidatuak egin ditzaten pentsatuta dago. Beraz, ikastetxeekin lotutako bisitak burutuko dira bi aste horien zehar.
Otsailaren 26an, 17:30etan, familientzako saioa eskainiko da.