Idazlearekin harixa emoten
Puntobobo – Itxaso Martin Zapirain
Emakumeen sufrimendua, osasun mentala eta familiarteko dinamikak ardatz ditu Puntobobo eleberriak. Itxaso Martinek ez du eufemismorik erabiltzen; estilo intimista eta soil batez idatzi du istorio honen errealitate gordina. Ez da eleberri kostunbrista bat, protagonisten psikologian sakonduz idazleak ateratako argazki gardena baizik.