UMEEN BERTSO JAIALDIAK

Amaña, Arrateko Andra Mari, La Salle, Iturburu, San Andres eta Aldatze ikastetxeetako LH5 eta LH6 mailetako ume guztiak izango dira bertsolari egun horietan.
17. ikasturtea da Gipuzkoako Bertsozale elkartearen gidaritzapean “gu ere bertsotan” egitasmoa Eibarren burutzen dela, udalaren eta ikastetxeen babesarekin. Helburuak ahozko adierazpidea hobetzea, komunikazio estrategia eraginkorrak baliaraztea, hizkuntza aldetiko sormena bultzatzea, jendaurrean hitz egiteko oztopoak gainditzea, ideiak ordenatzen laguntzea eta komunikatzaile onak izan daitezen hezitzea dira.
Parte hartuko duen ume bakoitzaren familiari bina sarrera banatuko zaizkio ikastetxearen bitartez, eta gainerako sarrerak leihatilan eta Kutxabanken egongo dira salgai. Ekitaldiak irekiak izango dira.

 

 

Eguna

Mai 16 2024
Amaitua

Ordua

14, 15 ETA 16
18:00

Sarrerak

3€

Tokia

Coliseo
Kategoriak