EIBARKO IV. TXISTU EGUNA

USARTZA txistulari-bandak IV. TXISTU EGUNA antolatu du. Eibarko auzo guztiak musikaz eta jai-giroz bete nahi ditu, eta inguruko herrietako txistulariek ere parte hartuko dute.
Arratsaldeko 17:00etan txistulari guztiak Untzaga plazan elkartuko dira eta 17:15ean musikari taldeek Eibarko auzoetatik kalejira egingo dute (Amaña, Ipurua, Legarre, Urki, Azitain, Barrena….).
19:00etan, Untzaga plazara itzulita, argazki ofiziala aterako dute. Ondoren, 19:30ean, kalejira egingo dute Eibarko erdialdetik, tronpetista eta soinujoleen laguntzarekin. 21:30ean bukatuko da.

Eguna

Api 27 2024

Ordua

17:00 - 21:30
Kategoriak