Trofeo Gipuzkoa Internacional – Argazkilaritza maiatzean
Gure lehiaketaren sorrera 1948ko “Salón internacional de Fotografía” izenekoa izan zen. Lehen edizioa 1948koa da eta bertan 28 herrialdetako 458 egilek bidalitako 1.398 argazki izan genituen. Horrez gain, gure katalogoak penintsula osoan argitaratzen ziren onenak ziren; izan ere, sakongrabatuan ere inprimatu izan zituzten. Zortzi edizio egin ondoren, Trofeoak urte batzuetako etena izan zuen, 1972. urtean hasiera-hasietatik FIAPen araupean egon den “Nazioarteko Gipuzkoa Trofeoa” sortu genuen arte.
Garaikurra ez zen nolanahikoa, Nestor Basterretxeak sortu eta landutakoa baitzen. Hilarri baten itxura zuen eta lente batzuren formak erantsiz eta ezeren truke Nestorrek “Nazioarteko Zaletuen Zinemaren Jaialdia”-ren Trofeo bilakatu zuen. Aipatutako zinema jaialdia desagertu zenean, Basterretxearen garaikurra “Gipuzkoa” Trofeoa bilakatu zen.
2025ean 258 artistak 2.845 lan aukeztu zituzten.