
HOY NO ESTRENAMOS
L’Om imprebís / Valencia
KOMEDIA
- Antzezleak: Carles Castillo, Carles Montoliu, Santiago Sánchez, Víctor Lucas
- Zuzendaritza: Michel López, Santiago Sánchez
Gizon bat hutsik dagoen eszenatokian sartzen da. Norbaiti deitzen dio: “Antonio? Antonio?” Antonio ez dago. Gizona badoa, aulki bat utzita, karpeta bat gainean duela. Besaulki-patioko sarrera batetik beste gizon bat dator. Eta handik gutxira berriz ere lehenengo gizona sartzen da; orain, ordea, beste pertsona bat da, orain emakumea da. Bat-batean beste batzuk dira, eta metamorfosiaren une laburrean -pauso pare batekin, trapu bat hartuz edo bisera bat jarriz-, badirudi desagertu egiten direla, inor ez direla. Lehen ordu laurdenaren ondoren, argi dago lau aktore direla, baina 16 pertsonaia. Eta L ‘om-Imprebís konpainia beteranoaren azken proiektua eskeletotik egindako antzerki-lan bat dela, erraiari eta ernamuinari egindako oda bat. Minutu emozional eta sintetikoak, antzerkiak, batzuetan, fikzioa izateari nola uzten dion erakusten dutenak, eguneroko bizitzarekin bat egiteko.” (Isabel Valdés. El País).