Nevenka

Histrión Teatro / Granada

María Goiricelaya
DRAMA

  • ZUZENDARIA: María Goiricelaya
  • ANTZEZLEAK: Gema Matarranz, Ales Furundarena, Marta Megías

2001ean, Espainiako historian lehenengoz, emakume batek irabazi zuen politikari bati jazarpen sexuala egotzita egin zioten epaiketa. Nevenka Fernándezek alkate bat eserarazi zuen akusatuen aulkian. Lehenengo #MeToo kasua izan zen estatuan, eta auzitegiek arrazoia emakumeari eman bazioten ere, publikoki estigmatizatua izan zen. Orainalditik begiratuta, kasuak izan ginenaren irudia erakusten digu; aurrerapenak ikus ditzagun baina baita zauriak ere. Gaur egun, oraindik ere, «Nevenka» ispilua da haren aurretik izan ziren eta ondoren etorri diren emakumeentzat; aldatu egin den —edo agian ez hainbeste— gizarte baten isla da.

Nines Carrascalek eta Gema Matarranzek osatzen dute Histrión Teatro, antzerki garaikidean erreferentziazkoa den konpainia. Taldearen ibilbide artistikoak bi euskarri nagusi ditu: testua eta interpretazioa. Testua da proposamen artistikoari eusten dion egitura, eta interpretazioa, berriz, antzezleen eta ikusleen arteko lotura estua.

  • Hizkuntza: Castellano

Eguna

Mar 18 2024
Amaitua

Ordua

90 min
19:00

Sarrerak

12,00 € // 8,50 € (Coliseoaren laguna)

+ Info

Sarrera Erosi

Tokia

Coliseo