DANTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Apirilaren 29an Dantzaren Nazioarteko Eguna dela eta, Udalak eta Eibarko akademiek eta dantza eskolek jardunaldi batean parte hartuko dute apirilaren 26an, erakustaldi eta bestelako jardueren bitartez egunero egiten duten lanaren berri emateko. Horrela, eskolek eta akademiek eskaintzen dituzten estiloen aberastasuna eta aniztasuna ikusi ahal izango ditugu, eta egiten dituzten prestakuntza, sorkuntza, interpretazio, sustapen eta ekintzailetza lanei balioa eman.
Dantza-saioek musikaz eta dantzaz jantziko dute hiria, adin guztietako pertsonek parte hartzen duten koreografiekin.
Jaia amaitzeko erromeria izango da LAKET taldearekin.

EGITARAUA

DANTZALDIA

17:30
UNTZAGA - EGO GAIN - TORREKUA - URKIZU - ERREBAL PLAZIA
Biraka dantza taldea - Ballet Eibarrés - Kaxa - Koa Dantza Taldea - Os Galaicos Casa As Burgas - Nele Dantza - Kezka dantza taldea – Academia Eva – Untzaga Jubilatuen Etxea - Pagatxa - Beheko Tokia

ERROMERIA

20:30
UNTZAGA
Laket taldearen eskutik

Eguna

Api 26 2024

Ordua

17:30
Kategoriak