MONUMENTU ETA LEKUEN NAZIOARTEKO EGUNA

Zamacola tailer-etxea

Apirilaren 18an Monumentu eta Lekuen Nazioarteko Eguna dela eta, Zamacola lantegi-etxea aurkeztuko da apirilean zehar, museoaren YouTubeko kanalaren bidez. Zamacola lantegi-etxeak Kultura Ondasun Kalifikatu izendapena du 2015etik, monumentu kategorian.
1870ean eraikitako etxe hau Otaola etorbidean dago, errepidearen eta Ego ibaiaren artean. Beheko aldean, tailerrean, armagintzarako makineria propioa eta forja bat daude, ibaiaren indar hidraulikoa aprobetxatzen zutenak, eta goiko solairuan, familiaren etxebizitza.

Eguna

Api 01 - 30 2024
Habian dago

+ Info

Bideoa ikusi

Tokia

Online
Bideoa ikusi