Mejor no decirlo
Salomé Lelouch | Pablo Kompel, 11T’ ai Creaciones y Pentación Espectáculos _ Madrid
KOMEDIA
- Antzezleak: Imanol Arias, María Barranco.
- Zuzendaritza: Claudio Tolcachir
María Barranco eta Imanol Arias dira Salomé Lelouch-en Mejor no decirlo komediaren estreinaldiko protagonistak, Claudio Tolcachirren zuzendaritzapean eta Pablo Kompel eta Pentación Espectáculos zuzendarien ekoizpen orokorrarekin. Espainiara Buenos Airesen egin zuen denboraldiaren ondoren iritsi zen eta Uruguain, Txilen eta Paraguain bira egin zuen sold out absolutuarekin.
Gizona (Imanol Arias) eta Emakumea (María Barranco) elkarrekin urte asko daramatzaten senar-emazteak dira. Haien formula, garaiezina: noiz hitz egin eta noiz isildu jakitea. Baina, zer gertatuko litzateke behingoagatik planteatuko balute dena, den-dena, esatea? Mejor no Decirlo komedia zoragarria da, zeinean geure burua islatuta ikusten dugun denok. Batez ere, ez dugunok gustuko eteten ari garenean hitz egin diezagutela.
Mejor no decirlo probokazio bat da, eta aktuazio gozagarri bat. Bi jokalari sutsu, beti isilpean lagatzen dugun horren ateak irekiz. Topiko guztiak zalantzan jarriz, umorez, konplizitatez eta ironiaz ikuspuntuak aldatuz. Niretzat plazer hutsa da miresten dudan eta maite dudan jendearen lan hau. Plazer bat ikusleekin komedia bizigarri eta dinamiko bat partekatzea. Eta bakoitzak jakingo du azkenean zer zen hobe: dena esatea edo ez esatea.