LUTINIER

Altraste Danza / Araba

DANTZA

  • Antzezleak: Zuriñe Benavente, Nelson Martínez, Magdalena Öttl, Nicolás Sánchez, Ignacio Monterrubio
  • Zuzendaritza: Zuriñe Benavente

Diziplina- eta jakintza-arloak gero eta espezializatuago eta bereiziago dauden honetan, LUTINIER taldeko kideok soinuaren, mugimenduaren, argiaren, eszenaren eta hitzen artisauak gara, birsortzeko eta berriro hasteko bizitzak ematen digun aukeren inguruan hausnartzeko asmoz bilduak. Ikuspuntu esperantzagarri eta ziurgabean kokatzen gara, eta oraina bete-betean dastatu nahi dugu, bai eta une iragankorren plazerraz gozatu eta ahanzturaren panikoa sentitu ere.

LUTINIER lana —Altraste Danza konpainiaren sormen-lanik berriena eta konpainiaren hamargarren urteurrenaren ospakizunaren parte— Iñaki Azpillaga artistarekin egindako lankidetzari esker sortzen da. Azpillaga, diziplinarteko lanaren aitzindaria, bi laborategi eszenikotako zuzendaria izan da, eta diziplina artistiko bat baino gehiago jorratzen dituzten sortzaile eta antzezleekin aritu izan da lanean.

Horregatik, LUTINIERen, antzezleek berek lantzen eta aldatzen dituzte argiak, musika, eszenografia, hitzak eta mugimendua. Antzezlanaren haria bizitzan ditugun bigarren aukerak dira, eta memoriaren eta ahazturaren bidez egiten dugun berrinterpretazioa, eszenaren gainean konposizioeta birkonposizio-lana eginez.

Eguna

Mar 22 2025

Ordua

80 min
19:00

Sarrerak

12€ // *8,50€ (Coliseoaren Laguna)

+ Info

Sarrera erosi

Tokia

Uni-Eibar
Sarrera erosi