LOS LUNES AL SOL

GG Producción Escénica eta Teatro del Nómada / Madrid

TRAGIKOMEDIA

  • Egileak: Fernando León de Aranoa, Ignacio del Moral
  • Antzezleak: Yune Nogueiras, Marcial Álvarez, José Luis Torrijo, Fernando Cayo, Fermí Herrero, Fernando Huesca, César Sánchez, Lidia Navarro
  • Zuzendaritza: Javier Hernández-Simón

Film ahaztezinaren antzerki-egokitzapena; gure gizartearen desberdintasunei buruzko gogoeta.

Los lunes al sol filmak sakonki aztertzen du nola egoera ekonomikoak molda ditzakeen nortasuna eta giza harremanak. Narratiba zintzo baten bidez, justizia sozialari eta lan-sistema garaikideari buruzko galderak egiten dizkigu, eta gure gizartearen desberdintasunei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu.

Lan hau gure mendeko espainiar zinematografiako filmik bikainenetako baten antzerkirako egokitzapena da, eta ezin hobeto islatzen ditu eguneroko arazoetako batzuk, zalantzarik gabe, etorkizunean ere hor jarraituko dutenak. Los lunes al sol filmak modu errealista eta hunkigarrian erakusten dizkigu lan-merkatu lehiakor eta aldakor batean lana aurkitzen saiatzen garenean bizi izaten ditugun eguneroko borrokak, frustrazioa eta etsipena. Eta aukerafaltak eta presio sozialak nola eragiten dieten harreman pertsonalei, autoestimuari eta etorkizun hobe baten esperantzari.

Eguna

Api 02 2025

Ordua

105 min
19:00

Sarrerak

15€ // *10,50€ (Coliseoaren Laguna)

+ Info

Sarrera erosi

Tokia

Coliseo
Sarrera erosi