LILO

LILO 2020an Iruñerrian jaiotako musika taldea da, Maria Mateo taldeko abeslariaren abestiei musika jartzeko asmoz. Mariaz gain, Pello Iturria (bateria eta ahotsa), Oihane Gulina (pianista), Julen Hoyuelos (gitarrista), Nekane Ibero (gitarrista eta baxu-jotzailea) eta Irama Otero (gitarrista) dira taldeko kideak. Kantetan Pop-a nabarmentzen dat, nahiz eta beste estilo batzuekin ere jolasten duten, hala nola rocka edo indie-a. Abestien letra gehienak euskaraz dira eta gai ezberdinak jorratzen dituzte. Horiekin giro intimista eta lasaian murgildu gaitezke edo erritmo mugituagoekin dantzatu. Ibilbidea luzea ez bada ere, dagoeneko hainbat kontzertu eman dituzte, besteak beste, Girando por Navarra zikloko kontzertuak, Iruña Rock 2023, Enklabeak, Kultur edota Estaciones Sonoras 2023. Spotify eta YouTube bezalako plataformetan lau abesti argitaratu ondoren, taldeak bere lehen albuma kaleratu berri du, instagram kontuan @lilo_musika iragartzen hasi dena. Jarraian Bárbara Fernandezek eta David Mendizabalek zuzendutako bideoklipari dagokion Euriaren Kolorea singlea entzungai duzue, diskaren aurrerapentzat har daitekeena.

Iturria: Durangoko Azoka

  • 00

    days

  • 00

    hours

  • 00

    minutes

  • 00

    seconds

Eguna

Eka 21 2024

Ordua

21:30

Tokia

Untzaga
Kategoriak