
LAS QUE GRITAN
Pentación Espectáculos y Coribante / Madrid
KOMEDIA
- Egileak: Antonio Rincón-Cano, José María del Castillo
- Antzezleak: Soledad Mallol, Eva Isanta, Rocío Marín, Mariona Terés
- Zuzendaritza: José María del Castillo
Hiru ahizpa. Desagertutako ama bat, zoriontsua izan nahi duena, eta alabak zoriontsu ikusi nahi dituena. Hainbeste aldatu al da Consuelo, edo beti izan da horrelakoa? Alabek kezkatuta egon beharko al lukete amarekin, ala bizitzeaz eta beren bizitzarekin gozatzeaz kezkatzen hasi beharko lukete?: “Batzuetan gelditu egin behar izaten da. Batzuetan oihu egin behar izaten da. Beti egin behar da barre bizitzarekin eta, noizean behin, ustekabeko norabidetik jo behar da.”
Amak aldebakarreko erabakia hartzen du: laurak elkarrekin joango dira asteburu batean, beren buruarekin konektatzera eta besteekin egotera. Berriz ere aurpegira begiratu, eta inoiz esatera ausartu ez diren guztia esango diote elkarri. Azken finean, hiru ahizpek, amaren laguntzarekin, bizitzari oihu egingo diote.
Komedia-tonu barregarriarekin, bizitzan bezala, errealitate bat islatuko dute batzuetan kontrolik gabea izan daitekeena, dibertigarria beste batzuetan, gupidagabea aldizka, mistikoa tarteka, aurreikusi ezin dena zalantzarik gabe, eta surrealista sarritan.