
Lasala 10 urte
Judith Argomanizek zuzendutako Lasala dantza-konpainiak 10 urte betetzen ditu. 2013an eratu zenetik, taldeak hizkuntza fisiko propioa eta gaur egungo estetika berezia sortu ditu. Ibilbide intentsoa eta aberatsa egin du, zeinak konpainiaren ezaugarri den hizkuntza koreografiko sendo bat lortzea ahalbidetu dion.
Lasala taldearen bilakaera haren obren bidez ikus daiteke. Sorreratik, formatu txikiko Hooked duo sarituarekin, eta Dead izeneko formatu handiko azken piezaraino, badira errepikatzen diren konstante estetiko batzuk eta baita eboluzio fisiko bat ere; eta, aldi berean, begirada koreografikoaren kalitate-zigilu bat eta etengabeko aurrerapena antzeman daitezke.
Konpainiaren lana bai Euskadin bai Espainiako Estatuan izan da aitortua, bai eta Europan eta urruneko herrialdeetan ere.