LA MALDAD, O LOS RATICOS OSCUROS DE SHAKESPEARE

Lagartolagarto – Zazurca / Aragón

KOMEDIA MUSIKALA

  • Egilea: Alfonso Palomares William Shakespeareren testuekin
  • Antzezleak: Encarni Corrales, Elena Gómez Zazurca, Manuel López-Vigo, Alfonso Palomares, J. J. Sánchez, Laura Torrijos-Bescós
  • Zuzendaritza: Alfonso Palomares

Shakespearek inork ez bezala deskribatu zuen giza arima bere testuen bidez. Beraz, nor bera baino hobeto gure barne iluntasunaz hitz egiteko? 7 bizio nagusiak eta Shakespeareren eszena perbertsoenetako batzuk bidelagun izango ditugu gure alde gaiztotik zehar bidaiatzeko. Shylockek, Lady Macbethek edo Yagok modu garaikide eta dibertigarrian sartuko gaituzte unibertso horretan, non erraz antzemango baititugu geure bizioak… guztiok ditugun horiek.

Sei pertsona daude antzerkia dirudien horretan. Ez dakite nola iritsi diren hara, baina bai zer egin behar duten: gaiztakeriaz hitz egin.

Infernuan daude? Infernuko ateetan? Berdin dio. Baina zergatik dituzte orain Shakespeareren pertsonaia gaiztoen izenak?

Abestu, dantzatu, bardo ingelesaren eszenak interpretatu eta esperientzia pertsonalak kontatzen dizkigute. Dena komediaren aterkipean.

Eguna

Mar 30 2025

Ordua

75 min
19:00

Sarrerak

12€ // *8,50€ (Coliseoaren Laguna)

+ Info

Sarrera erosi

Tokia

Uni-Eibar
Sarrera erosi