KOKAPENA DENBORA ERREALEAN

Kokapena denbora errealean lelopean, hilabete honetan bi erakusketa egingo dira Portalean, zeintzuen ibilbideak gurutzatzen hasi ziren “adopziozko” eibartar diren Ane Xixi eta Viviane Straub urte berean Arte Ederretan graduatu ondoren. Nahiz eta oso jatorri desberdinetatik abiatu, eta helmuga desberdinetara jo, bi proiektuak deskokapenetik eta galeratik igarotzen dira, eta zalantzan jartzen dute zerk bihurtzen gaituen leku batekoak, izan leku hori fisikoa edota emozionala. Bietan, mugimendua aukeratzen da hemen eta orain, mugak birkokatzeko eta norberaren askatasuna eraikitzeko.

BIEN – Ane Xixi

Bien izeneko erakusketak, Ane Xixiren bizipenetik abiatuta, irakurketa autobiografiko bat egiten du pertsona adoptatu gisa bizi izandako hazkuntza-prozesuari buruz.

PASeÓ – Viviane Straub

Viviane Strauben PASeÓ erakusketak oinez ibiltzea lantzen du, paisaia barrutik egiteko beste modu bat bezala, benetako bizipenetik abiatuta, ikustetik baino gehiago sentitzetik, eta, batez ere, gure ingurunearen parte izatea sentitzetik.

 

EGITARAUA

Otsailak 24

16:00
Bisitaldi gidatua

Martxoak 15

18:30
Bisitaldi gidatua

Eguna

Ots 21 2025 - Mar 23 2025

Ordua

*Astelehenetan itxita
18:30 - 20:30

Tokia

Portalea
Kategoriak