JÜR
Jürgen Landa
JÜR, Jürgen Landa eibartarraren proiektu musikala da. Proiektuan Julen Gutierrez (gitarra), Alex Gonzalez (gitarra), Miguel Beraza (baxua), Gaizka Uranga (perkusioa) eta Ivan Requejo (pianoa) ditu bidelagun. Jürgen EITB-ko “Ztanda” saioko finalista izan zen eta horrek bultzatu zuen bere nahia betetzera, baina lehenagotik kaleratuta zituen bere lan batzuk. Makis 37 taldearen “Azken akordiak” abestian parte hartu zuen eta bakarkako lanen artean “Denborari” edo “Noraezean” nabarmendu ditzazkegu. Pop-rock musika estiloan mugitzen da JÜR. Musikarekin zirrara sortu eta barrenak mugitzeko gaitasuna du, eta hori du helburu.