Javier Gorosabel
Eibar, 1969-2015
II. Astronomia topaketak
Javier Gorosabel II. Astronomia Topaketaren (Espainiako Astronomia Elkarteak antolatuak) eta Eibarko Udalaren xedea da zientziaren zabalkundea egitea astrofisikaren arloan eta balioan jartzea Javier Gorosabel (1969-2015) eibartar astrofisikoak egindako lan handia.
Javier Gorosabel gure herrialdeak eman duen astronomorik bikainenetako eta garrantzitsuenetako bat izan zen. Haren heriotzak eten egin zuen aparteko karrera zientifiko ikusgarri bat. 15 urtez gamma izpien leherketa kosmikoen fisikaren (energia altuen astrofisikaren adar bat) ezagutzari egindako ekarpen funtsezkoek nazioarteko komunitatearen aitorpena jaso dute.
II. Topaketa honetan Jone Laspiur aktoreak, Iruñeko Planetarioko arduradunak eta Maite Arroitajauregi musikariak hartuko dute parte.
Topaketan zehar, Astronomiako PROAM Lankidetza Saria emango zaio OMEGA Asturiasko Astronomia Elkarteari; Teknikerrek aurkezpen labur bat egingo du Aztarna Sinoptikoak antzemateko Teleskopio Handiaren garapenean egiten ari diren lanari buruz, eta konexio bat egingo da Calar Altoko Behatokiarekin (Almería).