Jasón y las furias
Nando López | Teatro del Noctambulo _ Extremadura
TRAGEDIA
- Antzezleak: José Vicente Moirón, Carmen Mayordomo, Gabriel Moreno, José F. Ramos, Alberto Lucero, Lucía Fuengallego, Camila Almeda
- Zuzendaritza: C. Guijosa
Urrezko ahari-larrua lortzea izan beharko zuen haren ekintzarik handiena, baina zoritxarraren hasiera baino ez zen izan. Medearen laguntzarekin, ahari-larruaz jabetu ondoren, Jasonek betiereko maitasuna agintzen dio, eta elkarrekin egiten dute ihes. Korintora iristean, Jasonek laguntza eskatzen dio Kreonte erregeari, baina hark, asiloa ematearen truke, bere alaba Kreusarekin ezkontzeko eskatzen dio. Etxetik kanpo ibiltzeaz nekatuta, Jasonek onartu egiten du, eta bere zina hausten du. Emandako hitzari eginiko traizioak Medearen amorrua piztu, eta Furien etorrera eragiten du, zeinak jainkoek bidali dituzten Jason iraganari aurre egitera behartzeko: infernuetara jaitsita baino ez du lortuko du Medeak eragin nahi dion sarraskitik salbatzea.