Itziar Yagüe & Paul San Martin
Musika kluba – Blues – Bessie Smith omenaldia
- Ahotsa: Itziar Yagüe
- Pianoa: Paul San Martín
Itziar Yagüe abeslariak eta Paul San Martín pianistak indarrak batu dituzte Bessie Smith bluesaren mito handia omentzeko, 20. hamarkadako ikuskizunen eta grabazio originalen espiritua birsortzen duen formatu intimo batean. Zuzenean grabatu eta biniloan editatutako Sugar in my bowl – A tribute to Bessie Smith (2025) diskoak jaso dituen kritika bikainek bermatuta, bi artistek historiako blueswoman handienaren errepertorioaren ezinbesteko bitxiak aurkeztuko dituzte Jazzaldian.
Paul San Martín eta Itziar Yagüe 2021ean hasi ziren elkarrekin. Bessieren miresle biak, ia berehala sortu zen piano eta ahots bikote bat sortzeko ideia blueswoman honen figura ezagutzera emateko. Proiektua 2022ko udan estreinatu zuten, eta kontzertu eta jaialdi ugaritan garatu eta aberastu ondoren, 60 Jazzaldian aurkeztuko duten diskoa grabatzea erabaki dute.