INDALECIO OJANGUREN XXXVII. ARGAZKI LEHIAKETA
Saritutako argazkien erakusketa eta edizio honetan parte hartu duten batzuen selekzio bat.
Estatuko autore onenek parte hartzen duten lehiaketa entzutetsu honek ospe handiko eta ibilbide profesional oparoko argazkilariak erakartzen ditu urtero.
Jaialdiak Indalecio Ojanguren (Eibar, 1887 – 1972) omentzen du, eta haren izena darama. Ojanguren, “fotógrafo águila “ ezizenez ezaguna, argazkilaritzaren eta mendizaletasunaren zale handia zen.
Argazki artxibo handia pilatu zuen (paisaiak, gailurrak, baserriak, armarriak, ermitak, elizak, udaletxeak, agintariak, herriko pertsonak, ohiturak eta abar), balio dokumental itzelezkoa, gaur egun Gipuzkoako Foru Aldundiarena dena.
Irabazleei ematen zaien garaikurra Fernando Beorlegui artistak diseinatu du.
Argazkia: Virginia Arakistain