Skip to content Skip to footer
Hasiera ekitaldiak - Eibarko Kultur Gida Bestelakoak II. Errepublikaren aldarrikapenaren 95. urteurrena

II. Errepublikaren aldarrikapenaren 95. urteurrena

2025eko apirilaren 14an Memoria Demokratikoaren Estatuko Idazkaritzak “Eibarko Hiria” Oroimenaren Leku izendatu zuen. Izendapen honekin urteetan egindako lanari aitortza egin diote, hiriaren memoriaren alde egindako lan guztiari, alegia. 2026a urte berezia da. 95 urte betetzen dira Eibarrek II. Errepublika aldarrikatu zuenetik, baina ez hori bakarrik. Aurten, 25 urte betetzen dira iragana berreskuratzeko eta belaunaldi berriei transmititzeko helburuarekin lanean hasi ginela. Horregatik, eta oraindela 25 urte hasitako bideari jarraituta, apirileko bi astetan hainbat ekitaldi antolatu ditugu, hala nola hitzaldiak, antzezlanak, dokumentalak… Memoria espazio publikora aterako da, ondorengo belaunaldiek geure identitateaz ikasi eta gozatzen jarraitzeko.

Eguna

Api 13 - 18 2026

Kategoriak